XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), beti ere herriaren gizarte eta geografi mugak esploratzen direlarik alegia, transgresioaren eta intzestuaren gaiak.

Denbora beti ere hemeretzigarren mende amaieratik egun arte hedatzen da.

Berauek dira ipuinik luzeenak.

Bigarren parteko (Azken hitzaren bila) ipuinak aldiz narrazio nagusi baten inguruan egituratzen dira.

Ipuinok zenbait pertsonaiak Obabarantz egindako bidaiaren eta egonaren ondorioz kontatutako narrazioak dira.

Testuinguru gisa jokatzen duen narrazio nagusiaren bidez kontatzen diren ipuinotan, ez da behin pertsonaia bat errepikatzen, Bagdadeko morroiaren salbuespenarekin.

Ipuinok, behintzat lau kontinentetan gertatzen dira: Europa, Afrika, Asia eta Hegoamerika.

Denborak ere, lehen esan bezala, Erdi Arotik gaur egunera arte hedatzen dira.

Azkenik ipuinok narratiba motzaren tradizioaren estilo eta diskurtsu desberdin askotan idatziak izan dira, Erdi Aroko ipuin magikoetatik XX. mendeko ipuin hegoamerikarraren tradizioraino (Borges, Cortazar...) hedatzen direlarik.

Obabakoak-en lehen zatiaz beste nonbait dagoeneko ihardun dudanez, azterketa honetan bigarren zatiaz soilik arituko naiz.

Lehenago Atxagaren Obabakoak-en testu azterketa zehatz bat egiten saiatua izan naiz oraindik saria etorri ez zitzaion momentu batean, horretako lehen zatiko ipuinetan kontzentratuz.(4) Ikus nire Obabakoak. Alegoria topologiko baten irakurketa politikoa in Joseba Lakarra (arg.), op. cit., 1257-1281. or.

Jakina entseiu haren helburua Atxagari orduan falta zitzaion legeztapen eta kanonizazio horretan laguntzea zen alde desberdinetatik zetozkion kritiken aurkara.(5) Jakina, gure argitalpen politika azkarregia dela eta, ene artikulu hau Atxagari saria eman eta gero plazaratu zen azkenean. Alegia idatzi zen testuinguruaren aurkako egoeran.

Dagoeneko Atxagak zilegiztapen hori lortu duenez, testu analisi zehatzak alde batera utziko ditut hemen, zilegiztapen politiko hau era historikoago batean ulertu asmoz.

Alabaina, kritika hau aurrez idatzi nuen artikulu haren segidan irakurri behar da elkarren osagarri.

Izan ere artikulu hartan Obabakoak-en lehen zatia aztertu banuen, honetan bigarren partetan kontzentratuko naiz.

Bi parteen loturaz, lan honen epilogoan zenbait hitz esango ditut.

Izan ere, bi zatiok oso erizpide eta klabe desberdinetan idatziak izan dira eta liburuaren batasunak bakarrik damaie erlaziorik eta lehen parteko zenbait ipuinetan Obabaren topologiak, baina ez denetan.